Euskara

Euskarazko hedabideei publizitate instituzionala izateko atea itxi die Iruñeko Udalak

Audientzia osoaren %10 duten hedabideak bakarrik hartuko ditu aintzat, eta, ondorioz, euskarazko hedabideei eskatzen die ia audientzia potentzial osoa izatea

arantxa iraola
2020ko urtarrilaren 22a
15:10
Entzun

Iruñeko biztanleriaren %10,5 da euskalduna, eta, hain justu, portzentaje horretan jarri du Iruñeko Udalak hedabideek publizitate instituzionala eduki ahal izateko langa: audientziaren %10 izan behar dute gutxienez. Ondorioz, diru iturri horren atea itxi die euskarazko hedabideei, ia audientzia potentzial osoa izatera behartzen baititu. Adibide bat ipini dute, adibidez, Euskalerria Irratiko iturriek albistearen berri ematean: publizitate instituzionala jasotzeko aukera izateko, hiriko biztanle euskaldun guztiek entzun beharko lukete, %95,6k.

Iruñeko Udalak akordio berri bat ezarri du publizitate instituzionaleko kanpainak txertatzeko; sei hedabide hartuko ditu aintzat, eta 600.000 euro inbertituko ditu horietan. Ezarri dituen irizpideen ondorioz, euskarazko hedabide bakar bat ere ez dago zerrendan. Aurreko urteetan jaso izan ohi dituzte iragarki instituzionalak. Beraz, Navarra Sumak udal gobernuko ardura hartuta etorri da aldaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.