Euskarazko hedabideentzat, igoerarik ez

2014ko urriaren 30a
11:47
Entzun

Hizkuntz Politikako Sailburuordetzaren aurrekontuan, besteak beste, datorren urtean euskarazko hedabideek jaso beharreko laguntzak proposatu dira. Atal horretan inolako aldaketarik ez dago. Alegia, ez da hedabideentzako laguntza handiagorik izango heldu den urtean.

2013. urtean hedabideentzako laguntza hori bi partetan banatzea erabaki zuen Hizkuntz Politikako Sailburuordetzak. Parte bat urte bereko aurrekontuan sartu, eta beste bat konpromiso kreditu batean bildu zuen, hurrengo urtean banatu beharrekoa. Biak batuta, 2014. urtean hedabideentzako laguntzak 4.875.000 eurokoak izan dira. 2015. urteko aurrekontuan kopuru bera dator, hazkunderik gabe.

Datorren urteko aurrekontuaren gastu igoera globala %4,1 izango da, eta, zorpetzearen zama kenduta, %2,6. Euskarazko hedabideentzako laguntzen bidez 5.725.000 euro banatzera iritsi zen Eusko Jaurlaritza, 2009. eta 2011. urteen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.