Euskarazko zerbitzu publikoak aldarri Iruñean
Gaur iritsiko da Korrika Iruñera, eta horren karietara, administrazioetan eta zerbitzu publikoetan Euskaraz Eguna antolatu dute. Nafarroako Gobernuko euskararen aldeko langileak biltzen dituen Marmari elkarteak, eta Iruñeko Udaleko, Espainiako administraziokoeta Telefonicako langileen Korrika batzordeek bultzatu dute. 13:30 inguruan kalejira egingo dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuko ataritik abiatuta. Geldialdiak egin, eta idazki bat utziko dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko erregistroetan. Bertan, euskarazko zerbitzu publikoak eskatuko dituzte. Eskarien artean izango da, besteen artean, euskarazko lanpostu gehiago sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu