Gizartea

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria, Daniel Innerarity filosofoari

2008ko urriaren 14a
19:02
Entzun
Daniel Innerarity filosofo eta saiogile bilbotarrak gaur jaso du, Donostiako Diputazio Jauregiko Tronu Aretoan, Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2008ko saria.

Ekitaldia 18:30ean hasi da eta bertan egon dira Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako presidentea eta Juan Mari Otaegi Euskadiko Kutxako presidentea.

Halaber, saria ematerakoan Euskal Herriko zazpi unibertsitatetako ordezkariek ere hartu dute parte: Josu Zabala (Mondragon Unibertsitatea); Xarles Bidegain (Paueko eta Baionako Unibertsitatea); Alfonso Karlosena (Nafarroako Unibertsitate Publikoa); Juan Manuel Mora (Nafarroako Unibertsitatea); Roberto San Salvador del Valle (Deustuko Unibertsitatea); Juan Ignacio Perez Iglesias (EHU); eta Juan Jose Alvarezek (UNED).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.