Mailegu sistemaren funtzionamendua honakoa izango da: familiek nahi dute liburudendan erosiko dituzte behar dituzten testu liburuak eta ikastetxeak ordainduko du kostua. Ikasturtea amaitzen denean, liburuak ikastetxean geratuko dira beste ikasle batek erabil ditzan.
Liburua itzultzen duten unean, familiek liburuaren balioaren %25a ordaindu beharko du. Baina, liburua egoera txarrean itzuliz gero eta beste ikasle batek erabiltzerik ez badu ikastetxeak gehiago ordainaraziko dio familiari.
Lehen saioaren ostean, liburuen mailegu sistema ikastetxe publikoetan ezartzen joango da pixkanaka. Ondoren 2010-2011 ikasturterako Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zentro pribatu kontzertatu guztietako Lehen Hezkuntzan ezarriko da.
Hezkuntza