Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Muskizen (Bizkaia) koke planta eraikitzeko baimena eman dio Petronorri. Aldeko Ingurumen Inpaktuko Adierazpena egin du Sailburuordetzak eta koke plantari Ingurumen Baimen Integratua eman dio. Egitasmoari egin dioten helegite "bakarra" Izate ingurumenaren babeserako taldearena izan dela eta "balio juridikorik ez" duela esan du iturri berberak.
Sailburuordetzak adierazi duenez, baimen hauek ematea "arautua" dago eta ukatu egin ditu "erregulartasunik ez" zutenaren salaketak. Iturri beraren arabera, koke plantak igorriko dituen gasek ez dute ingurua "modu esanguratsuan" kutsatuko. Gainera, koke planta sortzean, baliabide naturalak eta lehengaiak "egoki erabiliko" dituztela dio.
Petronor "pozik" azaldu da erabakiarekin.
Legea ez dutela bete dio Izatek
Izate ingurumenaren babeserako taldeak Eusko Jaurlaritzak "berriro legea bete" ez duela salatu du. "Prozedurak hainbeste irregulartasun eta lotsagabekeria ditu, Eusko Jaurlaritzak epaitegien aurrean aldatu beharko duela bere jarrera", esan du Sergio de Juan Izateko kideak.
Hurrengo astean bere taldeak helegite bat -administrazio tramite bat- jarriko duela iragarri du. Haren esanetan, Jaurlaritzak "muzin" egingo dio eta, orduan, EAEko Auzitegi Gorenera joko dutela esan du. "Hartuko zuten erabakiarekin ados ez baginen epaitegietara joateko esan ziguten eta guk erronka onartu dugu", azaldu du De Juanek.
Ingurumena
Eusko Jaurlaritzak Muskizen koke planta eraikitzeko baimena eman dio Petronorri
Ingurumen Sailburuordetzak egindako aldeko Ingurumen Inpaktuko Adierazpena egin du eta planta eraikitzeko Ingurumen Baimen Integratua eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu