EAE-ko Estatutu Proposamena

Eusko Legebiltzarrak astelehenean erabakiko du plana Madrilgo Kongresuan defendatuko duen ordezkaritza

Eusko Legebiltzarrak urtarrilaren 31an erabakiko du EAEko Estatutu Berrirako Proposamena Espainiako Kongresuan defendatuko duen ordezkaritza. Osoko bilkura Kongresuko eztabaidaren bezperan egingo da, beraz. Araudiak aipatzen duenez, Eusko Legebiltzarrak hiru ordezkari bidal ditzake gehienez eztabaida aurkeztera, baina gutxiago ere izan daitezke. Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, ordezkaritza bidaltzea ala ez aztertu beharra dago lehenik, "Madrilgo Kongresuak eztabaidari egin dion mespretxua" salatzeko.

2005eko urtarrilaren 26a
19:07
Entzun
Sozialista Abertzaleak taldeko bozeramaile Joseba Permachek adierazi duenez, "prest gaude Madrilgo Kongresura joango den ordezkaritzan parte hartzeko, baldin eta autodeterminazio eskubidea defendatzeko bada. Noski, Estatutu berri bat defendatzeko bada, ez gara ez Madrilera ez inora joango. Madrilgo Kongresua osatzen duten diputatuek eta Zapateroren Gobernuak argi izan behar dute euskal herritarroi dagokigula gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzea. Hori da Kongresuan azaldu behar dena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.