Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Madrilgo Gobernuari 'mozal legea' indargabetzeko

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Espainiako Gobernuari mozal legea indargabetzea eta zigor kodea aldatzea, «adierazpen askatasuna babesteko». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako proposamena babestu egin zuten atzo ia alderdi guztiek, PPk izan ezik. Bestalde, ez zuten onartu mozal legea EAEn ez aplikatzea, EAJk, PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu zuten eta. Asteartean, Hala Bediko kazetari bat epaitu zuten, Ertzaintzak mozal legea ezarri baitzion iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.