politika

Eusko Legebiltzarrak Jose Miguel Fernandez onartu du Mahaiko bigarren idazkari

EBko kideak Kontxi Bilbaoren lekua hartu du gaur, Espainiako Auzitegi Gorenak hau kargugabetu egin duelako. Jaurlaritzako sail bateko kargu bat beteko du Bilbaok.

2008ko urriaren 3a
11:59
Entzun
Asteartean utzi zion Kontxi Bilbaok (EB) Eusko Legebiltzarreko kide izateari, aurreko legealdian Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik kargugabetu egin zuelako Espainiako Auzitegi Gorenak, eta gaur hartu du Jose Miguel Fernandezek haren lekua han. Legebiltzarkide izateaz gain, bertako Mahaiko bigarren idazkaria izango da, Legebiltzarrak horretarako balekoa eman ondoren. Ez dute bozketarik egin, harena baitzen hautagai bakarra.

Arabako EBko koordinatzailea da Fernandez eta herrialdeko Batzar Nagusietako kide izana da. Abokatua da.

Bilbao, berriz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Saileko Herritarren Parte-hartzeko zuzendari izendatu dute, Javier Madrazo (EB) sailburuaren ekimenez.

Bilbaoz gain, Juan Maria Atutxa (EAJ) eta Gorka Knörr (EA) Legebiltzarreko orduko Mahaiko kideak ere zigortu zituen Gorenak. Atutxak urte eta erdiko inhabilitazioa eta hemezortzi mila euroko isuna jaso ditu, eta Knörr eta Bilbaok urtebeteko inhabilitazioa eta hamabina mila euroko zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.