Behin Eusko Legebiltzarra deseginda, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi izanez gero, zabalik dago eskaera egiteko epea. Apirilaren 11ra artekoa izango da, Correosek jakinarazi duenez.
Hautesle erroldan erregistratuta egotearen ziurtagiria eskatu behar da botoa eman ahal izateko. Horretarako, Correoseko edozein bulegotara joan liteke, edo www.correos.eshelbidean eskatu.
Telematikoki eskatuz gero, eskatzaileak bere identitatea ziurtatu beharko du sinadura elektronikoaren bitartez. Hiru bide daude: BakQaren bidez, Espainiako Industria Ministerioak zerbitzu elektronikoetan onartuta dauzkan pertsona fisikoen ziurtagiriaren bidez edo nortasun agiri digitalaren bidez.
Bulegoetan eskatuz gero, hautesleak egin behar du eskaera, gaixotasun edo elbarritasun kasuetan salbu, horiek mediku txostenen bidez ziurtatuz gero. Halakoetan, hautesleak berak baimena emandako beste norbaitek egin dezake eskaera.
Posta bidezko botoa eman nahi duenak nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimen originala aurkeztu beharko ditu postetxean. Aurretiaz ordua eskatzeko aukera ireki dute, ilarak eta tramiteak arintze aldera. Ordua aplikazioaren bidez edo bulego birtualean har liteke.
Posta bidezko botoa eskatu dutenei apirilaren 1etik aurrera bidaliko diete behar duten dokumentazioa, botoa emateko aukera izan dezaten. Apirilaren 17ra arte egongo da posta bidez botoa emateko aukera.