Eva Aranguren izango da EA Eusko Alkartasunaren zerrendaburua, maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeetan Iruñeko alkatetzarako lehiatzeko. EAk «emaitza biribila» jasotzen badu, Iruñeko abertzaleen arteko batasuna «gertuago» egongo da; horiesan zuen atzo emandako prentsaurrekoan, hauteskunde programa aurkezterakoan.
Hain zuzen ere, «NaBai siglen inguruan sortutako ideia» da EAk abiapuntutzat hartu duena: «2004an indar abertzale, euskaltzale, aurrerakoi eta ezkertiarrak elkartzera bultzatu zituzten arrazoi objektiboek indarrean jarraitzen dutela» ziurtatu du Arangurenek. «Nafarroan eta, bereziki, Iruñean» batasun horren beharra dagoela nabarmendu du.
Azken urteotan iniziatiba hori zapuztea «Aralarren eta EAJren alderdikeriazko jokabide baztertzaileei» egotzi die, eta jarrera horiek «berriz pentsatzekoak» direla esan du.
Hauteskunde programaren ardatz nagusiei dagokienez, EA «pluraltasunarekiko errespetutik» abiatuko dela adierazi du zerrendaburuak; oraingo udalak Memoria Historikoari eta euskarari dagokionez jarrera «zikoitza» duela ere esan du.
Bestalde, Iruñea sanferminetatik haratago erreferente bihurtu nahi duela eta «kulturaren demokratizazioaren alde» egingo duela hitz eman du; orokorrean, EAren helburuetako bat «Ongizate Estatua indartzea» da, eta horretarako politika ekonomiko eta soziala «lehen mailara» eraman nahi duela ere esan du.
Eva Aranguren izango da EAren zerrendaburua Iruñeko alkatetzarako
«Sektore abertzale guztien batasunaren alde» egingo duela esan du hauteskunde programa aurkeztean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu