Ez dute onartu Prego Garraio Partzuergotik kentzeko eskaera

Epaitegiak atzera bota du Metro Bilbaoko kontseilari ordezkaria zuzendaritzatik botatzeko eskaria

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Bilboko Administraziorako 1 Epaitegiak atzera bota du Iñaki PregoBizkaiko Garraio Partzuergoko zuzendari gerentea postutik kentzeko Foru Aldundiak egindako eskaera. Prego Metro Bilbaokokontseilari ordezkaria da, eta iragan uztailean izendatu zuten Garraio Partzuergoko zuzendari gerente. Diputazioak legez kanpokotzat jo zuen orduan izendapena, eta badaezpadako neurri gisa, Prego kargutik kentzeko eskatu zuen.

Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiaren bileraren ostean eman zuen Tontxu Rodriguez presidenteak (PSE-EE) epaiaren berri. Rodriguezen arabera, epaitegiaren autoak adierazten du izendapenak «legezkotasun ustea» duela, eta kargutik kenduko balitz «interes publikoari kalte» egingo liokeela.

Bizkaiko Foru Aldundiak izendapenean «prebarikazioa» egon zitekeela agertu zuen uztailean. Diputazioko bozeramaile Juan Mari Aburtok esan zuenez, partzuergoaren estatutuetan jasotzen da zuzendari kudeatzaileak era esklusiboan aritu behar duela. Izendatzea partzuergoaren idazkariak aipatutako «ilegaltasunari» kasurik egin gabe egin zela gaineratu zuen orduan.

Rodriguezek adierazi zuenez, autoa jakin ostean, Garraio Partzuergoko ordezkari sozialistek errekurtsoak kentzeko eskatu zieten EAJko ordezkariei, baina jeltzaleak abstenitu egin ziren puntu horri buruzko bozketan. Rodriguezen iritziz, «jarrera horrek erakusten du Foru Aldundiak Bizkaiko garraio publikoa judizializatzeko duen gogoa».

Metroaren aurrekontua

Metro Bilbaoko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu zuen atzo 2011rako aurrekontua. 75 milioi eurokoa izango da, eta, besteak beste, bigarren burdinbidea luzatu ahal izango du Metro Bilbaok. Hain zuzen ere, Basauriraino luzatu nahi dute bidea.

Bestalde, Bizkaia eta Kantabria (Espainia) lotzen dituen A-8 autobideko tarte batean bide batzuen noranzkoa aldatu egingo dute zirkulazio handiko egunetan. Ugaldebietako gasolindegitik Castro Urdialeserainoko 23 kilometroetan kontrako noranzko bidean zirkulatzeko aukera emango dute 2011ko Aste Santutik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.