Ezenarrok, Erostarbek eta Basabek aktak itzuliko dituzte

Legebiltzarra ekainean utziko dute hiru parlamentariek; diotenez, guztien arteko elkarrizketa defendatzeagatik bota dituzteAralarreko zuzendaritzak adierazi du parlamentariek ez dituztela bete bi eskaerak

Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe, atzo, Eusko Legebiltzarrean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek Eusko Legebiltzarra utziko dute ekainaren 30ean, bilkura saioa amaitutakoan. Aralarreko zuzendaritzak alderditik egotzi eta gero hartu dute erabakia hiru legebiltzarkideek. Legebiltzarreko eserlekuak lagako dituztela esateko eskainitako agerraldian, adierazi dute ez daudela ados alderdiaren erabakiarekin, eta euren jarrerari eutsi diote. Guztien arteko elkarrizketa aldarrikatuz entregatuko dituzte legebiltzarkide aktak:«Bagoaz, guztien arteko elkarrizketa defendatzeagatik bota gaituztelako», adierazi du Ezenarrok.

Bilkura saioa amaitzeko geratzen diren zortzi asteetan lanean jarraituko dute Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek. Legebiltzar taldean berdin funtzionatuko dute ordura arte. Oxel Erostarberen kasuan, Elgetako (Gipuzkoa) alkatea erebada, eta kargua jada zerrendakideen esku utzi duela jakinarazi du. Haatik, ez dute argitupolitikan jarraitzeko asmorik duten, baina irmo esan dute ez dutelazerikusirik ustez Aralarreko hainbat kritikok sortu nahi duten Nahia alderdiarekin.

Azpimarratu dute «koherentziarekin» doazela Legebiltzarretik, Aralarren sartu ziren modu berberean doazelako, hots, «elkarrizketa aldarrikatzen eta praktikatzen». Ezenarroren iritziz, «koherenteak» izan dira Aralarren ibilbidearekin, lantaldea eratzeko aurkeztutako jatorrizko ekimenarekin eta zuzendaritzaren aginduarekin. Izan ere,berretsi du Legebiltzarrean onartutako lantaldea ez dela baztertzailea, «irekia» baizik.Zuzendaritzaren aginduaren arabera, lantaldeak guztien parte hartzea berdintasunean ahalbidetu behar zuen, eta horibermatuta dagoelaadierazi du.Hala, alderditik kanporatzeko erabilitako arrazoiak eta lantaldearen inguruan esandakoak «gezurra» direla salatu du.

Ezenarrok azpimarratu du Aralarren egindako ibilbidea «trinkoa, bizia eta emankorra» izan dela eta urte horiek emandako alde onarekin gelditu nahi dutela, eta ez « amaierarekin». Ordea, minduta daudezuzendaritzarekin, ez omen dielako aurrez aurreko bilera baterako aukerarik eman. Eskerrak eman dizkiete, bestalde, lankide guztiei, eta bereziki Dani Maezturi, egundaino egindako lanagatik.

Eskaerak bete gabe

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, Dani Maeztu koordinatzaileordeak eta Rebeka Ubera antolaketa idazkariak agerraldia egin zuten arratsaldean,eta esan zuten legebiltzarkideek ez dituztela bete alderdiak egindako eskaerak. «Aralarrek bi eskaera zehatz egin zizkien: Aralarren izenean eta zerrendetan lortutako karguak Aralarren esku uztea; eta Aintzane Ezenarrok, orain arte Aralarren izenean izan duen bozeramailetza alderdiaren esku uztea. Eskaera bi horiek ziren bete behar zituztenak, eta ez dute bat bera ere bete», aktak ekain amaieran utziko dituztela esan baitute. Zuzendaritzaren arabera, Ezenarro, Basabe eta Erostarbe ez dituzte Aralarretik kanporatu bazterketarik gabeko elkarrizketa defendatzeagatik: «Jakitun ziren Aralarren jatorrizko printzipioetatik aldentzen ari zirela, alderdiaren zuzendaritzak eskaera zehatz bat egin zienean: lantaldea sortzeko proposamenean 'bazterketarik gabe' terminoa mantentzeko eskatu zitzaien», azaldu zuen Maeztuk. Era berean, gaineratu zuten Legebiltzarreko lantaldean ezker abertzale ofiziala bazter uztea onartu zutela hiru legebiltzarkide horiek, «PPren aldeko botoa lortzeko».

Zuzendaritzak aitortu du ez dela «samurra izan» egoera horretara iritsi behar izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.