Astebete pasa falta da Eskozia estatu independente izateari buruzko erreferendumerako. Asteburuan lehen aldiz baiezkoa aurretik jarri du YouGov-ek The Sunday Times egunkarirako eginiko inkestak, baina beste inkesta batek emaitza irauli du berriro.
Daily Record egunkariak argitaratutakoaren arabera, %47 dira Eskozia estatu independente izatearen aldekoak, eta %53 kontrakoak. Oraindik zalantzati leudekeenak —%10— alde batera utzi dituzte.