Hitz gogorrak izan ditu ELAko Laura Gonzalez de Txabarrik Europako Konstituzioaren aurka. "Ez ditu herritarren gutxieneko eskubideak bermatzen. Egungo eredu neoliberalean sakontzea ekarriko luke itunak, bai arlo ekonomikoan, bai gizarte arloetan eta bai lan arloetan. Herritarren hitza kontutan hartu gabe egindako testua da. Europako Batasuneko gobernuek bizkarra eman diete beste behin herritarrei, eta eurek egindako itun bat inposatu nahi diete".
Europako Konstituzioa herrien aurkako ituna dela uste du Laura Gonzalez de Txabarrik. "Ez du herriek autodeterminatzeko duten eskubidea jasotzen. Izan ere, ez du egungo Estatuetatik kanpo dagoen inolako subjetu politikorik onartzen. Itunak ez ditu Euskal Herriaren nazio eskubideak onartzen, soilik Espainia eta Frantzia onartzen ditu subjetu politiko gisa".
Europako Konstituzioa