Oroimen historioa

Ezkaban fusilatutako presoak omendu dituzte

Berriozarko Udalak eta Ahaztuak elkarteak monolitoak jarri dituzte Ezkaba mendian.

Ezkaba mendian fusilatutako presoei egindako omenaldia. IñIGO URIZ
2014ko urriaren 26a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

1938an Ezkabako (Nafarroa) presondegitik ihes egindako —eta gerora, fusilatuak izandako— presoak omendu zituzten atzo goizean. Ahaztuak elkarteak eta Berriozarko Udalak antolatu zuten, eta bi monolito jarri zituzten Ezkaba mendiko magalean, fusilamenduak izandako tokietan. Dozenaka pertsonak bat egin zuten, eta goizeko hamaiketan abiatu ziren martxan, Berriozarko Alde Zaharretik. Monolitoak jartzearekin batera, lore eskaintza egin eta aurreskua ere dantzatu zuten, bertan hildakoen omenez. Xabier Lasa Berriozarko alkatea ere egon zen ekitaldian. 

1938ko maiatzaren 22an izandako ihesaldian 795 presok ihes egin zuten Ezkaba mendiko presondegitik, Iruñe ondoan. Horietatik, ordea, hiruk bakarrik lortu zuten Ipar Euskal Herriko muga zeharkatzea. Gainerakoak atxilotuak edo mendian bertan fusilatuak izan ziren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.