EAJrekin bilera hitzartzeko saioa egiten ari direla azaldu dute Ezker Abertzalea taldeko kideek. Nolanahi ere, EAJren BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk gaur goizean esan du, Ezker Abertzalea taldearekin ez dutela sakoneko akordiorik egingo, "nor ordezkatzen duten ez dakigun bitartean".
Erauskinen iritzian, Urkulluren hitzek Eusko Legebiltzarra blokeatzeko jarrera azaltzen dute, eta EAJ "ez da konturatu" apirilaren 17ko hauteskundeetan ez zuela gehiengo osorik lortu, eta beraz, "negoziatzera behartuta daudela".
Halaber, Ezker Abertzaleak taldeak, berriz ere esan du, legegintzaldi honetako oinarriak "elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa" direla beraien ustez.
politika