Ezker Abertzalearen ustez, aurrekontuak egiteko orduan beharrezkoa da gizartearen parte-hartzea. Finean, "jendea baita, eta ez beste inor, behar zehatz batuk dituena eta dirua jaso behar duena". Azaldu dutenez, horiek kontuan hartuta hainbat proposamen egin zizkion Ezker Abertzalea taldeak Eusko Jaurlaritzari "adostasuna bilatzeko asmoz eta malgutasunez jokatuz". Ezker Abertzaleak salatu duenez, EAJk nahiago izan zuen beraiekin "ezertan ez adostea eta PSE-EErekin akordio zabalago bati ateak irekitzea".
Ezker Abertzalea taldearen ustez EAJk eta PSE-EEk sinatutako hitzarmena "bi alderdien interesak indartzeko egina dago, ez gizartearen interesei begira".Azaldu dutenez, Ezker Abertzaleak proposatutako hainbat emendakin baztertu zituen hirukoak. Horiek guztiak kontuan hartuta, beraz, bihar aurrenkontuen aurkako botoa ematea erabaki dute.
Aurrekontuak