Molotov koktel-ak jaurti dituzte bart Agurainen (Araba) Ertzaintzaren herritarren arretarako bulegoaren kontra, eta hainbat eragile politiko segituan hasi da ezker abertzaleari erasoa gaitzesteko eskatuz. Aitor Bezares Arabako batzarkide independentistak adierazi du Aguraingo sabotajea ezker abertzalearen egungo jarrerarekin ez dela "uztartzen". "Ezker abertzalearen apustua [Espainiako] Estatuarekin konfrontazio politikoa eta demokratikoa egitea da", esan du Donostian, ezker abertzaleko ia hamar kidek hilaren 29ko greba deialdiari buruz egindako agerraldian.
Besteak beste, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eskatu dio ezker abertzaleari erasoa gaitzesteko, "sinesgarritasuna izan nahi badu". EAk erasoa gaitzestu du eta ezker abertzalearekin sinatutako akordioa berretsi du.
Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko ordubiak inguruan gertatu da erasoa eta bulegoa itxita zegoen. Ondorioz, inor ez da zauritu eta kalte materialak ere ez dira handiak.
Ertzaintzaren bulegoari ez ezik, zenbait zabor edukiontziari ere eman diete su garai bertsuan.
Erasoa
Ezker abertzaleak dio bere egungo jarrerarekin ez dela "uztartzen" Aguraingo erasoa
"Gure apustua Estatuarekin konfrontazio politikoa eta demokratikoa egitea da", adierazi du Aitor Bezares batzarkideak. Ertzaintzaren bulegoaren aurka 'molotov koktelak' bota dituzte bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu