Aberri Eguna

Ezker abertzaleak eta EAJk ere bat egin dute Aberri Egun bateratuaren aldeko ekimenarekin

Herritar talde batek deitu du, eta Irunen da hitzordua, Ficoban 11:30ean, 'Zazpiak bat. Nazioa gure esku. Etorkizuna gure esku' lelopean. Handik Hendaiara joango dira. EAJk ordezkaritza bidaliko du baina ordu bertsuan bere ekitaldia egingo du Bilbon.

2007ko apirilaren 4a
17:24
Entzun
Ezker abertzalea eta EAJ ere izango dira igande honetan Aberri Egun bateratuaren aldeko ekimenean Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi). "Euskal Herri askearen aldeko bidea sustatzeko, konpromiso eguna da Aberri Eguna", esan du gaur goizean Marije Fullaondo ezker abertzaleko ordezkariak, eta "alderdien interesen gainetik" aritu behar dela.

EAJk gaur arratsaldean jakinarazi du ordezkaritza bidaliko duela Ficobara; "EAEko bi ordezkari, Nafarroako bi eta Ipar Euskal Herriko bat". Irungoaren ordu bertsuan, baina, bere ekitaldia egingo du EAJk Bilbon, Plaza Berrian, 12:00etan, Euskadi egin behar dugu lelopean.

Irun eta Hendaiako ekitaldia herritar talde batek deitutakoa da, Zazpiak bat. Nazioa gure esku. Etorkizuna gure esku. lelopean, eta hitzordua Irunen jarri dute, Ficoban, 11:30ean. Handik oinez joango dira Hendaiara.

Orain arte, Batasunak eta EAJk ez ezik, Aralarrek, ABk, ANVk, ELAk, LABek, Bai Euskal Herriarik, Euskariak, ESAITek, ezker abertzalearen Udalbiltzak eta Irungo EGIk ere bat egin dute ekimen bateratuarekin.

Arratsaldean AB, Batasuna eta Aralar alderdiek batera ospatuko dute Aberri Eguna, Urruñan (Lapurdi).

EAk Gernikan (Bizkaia) ospatuko du, eguerdian.

EAJk eta EAk kudeatutako Udalbiltzak larunbaterako antolatu du Aberri Eguna, Foruan (Bizkaia); ekitaldia egingo dute 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.