Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar Oarsoaldeko Hitza egunkariak -bi orrialdekoa-. Hona hemen, aurrerapen gisa, pasarte batzuk:
- "EA eta ezker abertzalearen akordioaren oinarria independentziaren aldeko mugimendua artikulatzea da; hainbat eragilek parte-hartze zuzena izatea, mugimendua koolideratzea, lidergo borrokak baztertzea. Horrek ekar dezakeen hauteskundeekiko urratsik? Logika baten barruan, bai".
- "Aralarri eskaintza egin diogu hiruko akordio bat egiteko. Printzipioz, onartu du".
- "Aldaketa politikoak progresiboa izan beharko du. Baita sozialak ere".
- "Ezker abertzaleak azken 50 urte hauetan batu duen kapital politiko guztia apustu honetan inbertituko du, konbentzituta gaudelako. Izan ere, aldaketa politikoa irabaz dezakegu".
- "'Atentaturen bat egongo balitz?' Guk halakorik ez dugu aurreikusten. Ezker abertzaleak bide bati ekin dio, eta bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egin dugu. Beraz, bide honek ez du onartzen jardun armaturik, eta ez du onartzen Estatuaren errepresiorik. Ezker abertzaleari bere osotasunean dagokio bere apustua egitea, Estatuak ere badaki zer jokaera izango dugun".
- "Prozesu demokratikoak indarrak bildu behar ditu eta indarrak biltzeko bide baliagarria, bakarra, bide politikoa eta demokratikoa da. Gainontzeko formulak ez datoz bat horrekin".
- "Hilabete luze hauetan ETAk duen jokaera lagungarria da".
elkarrizketa AURRERAPENA
"Ezker abertzaleak hasitako bideak ez du onartzen jardun armaturik"
'Oarsoaldeko Hitza'-k Rufi Etxeberriaren elkarrizketa luzea aterako du bihar. "EA eta ezker abertzalearen akordioaren oinarria independentziaren aldeko mugimendua artikulatzea da, eragileek parte-hartze zuzena izatea, mugimendua koolideratzea". "Aldaketa politikoa irabaz dezakegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu