EAJko GBBko lehendakari Joseba Egibarrek prentsaurrekoa eman du gaur, eta Batasunari zuzendu zaio. Ezker abertzalean duen itzala erabiltzeko eskatu dio Batasunari, indarkeria desagerrarazteko. Egibarrek uste duenez, Batasunak belodromoan bere ekarpena egin zuenetik izan diren kale borroka ekintzak eta izan diren atentatuek erakusten dute ezker abertzale osoa ez dagoela ados Batasunaren proposamenarekin.
Igande goizaldean Usurbileko eta Ormaiztegiko enpresa banatan jarritako lehergailuak eta bere semea bisitatzera kartzelara zihoan Karmele Solagurenen heriotza salatu ditu Egibarrek.
Batasunaren ekarpena