Ezker abertzalearekin edo gabe EA NaBain egongo dela esan du Urizarrek

EAJren eta Aralarren «betoa» salatu du EAko buruak, eta gogoratu du eskuina gobernutik ateratzea dela xedea

Pello Urizar, joan den ostiraleko nazio batzarrean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasuna Nafarroa Bai koalizioan egongo da maiatzeko hauteskundeetan, Pello Urizar idazkari nagusiak ziurtatu duenez. Ezker abertzalea ere koalizioan egotea nahi du EAk, baina azkenean sartzeko aukerarik ez balu EAk NaBairen aldeko apustuari eutsi egingo liokeela argitu du Urizarrek.

EAko buruak gogorazi du Nafarroa Bairen helburu nagusia Nafarroako eskuina gobernutik atera eta gobernu «aurrerakoia eta abertzalea» jartzea dela, etahorretarako ahalik eta talde «pluralena» osatzea beharrezkoa dela. Hala,besteek dituzten baldintzekin parte hartu nahi duen guztiak NaBai koalizioan lekua izan behar duela azpimarratu du. 2003ko eta 2007ko hauteskundeetan ezker abertzalea koalizioan egoteko baldintzarik ez zegoela, baina orain ezker abertzaleak baldintza horiek betetzen dituela uste du EAko idazkari nagusiak. Horregatik, ulertezina zaio EAJk eta Aralarrekezker abertzaleari «betoa» jarri izan. Areago, jarrera hori hartuta, EAJren eta Aralarren helburua eskuina Nafarroako gobernutik kanporatzea ote den zalantzan jarri du Urizarrek.

Azaldu duenez, EA koalizioaren sortzaileetako bat da, eta beti egin du haren aldeko apustua. Eta horregatik ez du ulertzen zer dela-eta hainbat alderdik zalantzan jartzen duten EAk NaBairekin duen konpromisoa. Alderdiko zuzendaritzaren oniritziaren zain egon da EA NaBairen akordioa sinatzeko, eta joan den ostiralean eman zionbaiezkoa EAren nazio batzarrak itun horri. Urizarrek uste du «arduraz» jokatzea inportantea dela, eta hobe dela gauzak «ongi» egitea azkar egitea baino. «EAk beti esan du NaBain egongo dela, eta gehiago esango nuke, hasieratik izan da koalizioaren motorra; maiz, motor nagusia». Hortaz, EAren konpromisoaren inguruko zalantzak «interesatuak» direla salatu du.

«Basapiztia»

Oso bestelako iritzia dauka Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak. Haren ustez,ezker abertzalearentzat «basapiztia» da NaBai, eta ez du sekula koalizioa gogoko izan. NaBain «haustura» sortzen saiatzen ari da ezker abertzalea, eta estrategia horretan EArekin bat dator, polo subiranistaren aldeko apustua dutelako biek ala biek, haren aburuz.

Urkullurentzat, NaBairen printzipioak «argi eta garbi» dituzten alderdi bakarrak EAJ, Aralar eta independenteak dira. «Guk ez ditugu koalizioaren ikurrak arriskuan jartzen, bainaEAk eta ezker abertzaleak sortu nahi duten polo subiranistaren katramilannahastuta gaude». EAJko presidenteak uste du badela garaia NaBaik bere egitasmoa Nafarroako gizartearen aurrean aurkezteko, eta hori ezin dela gehiago atzeratu. Hilaren amaierarako NaBairen etorkizunak erabat argituta egon beharko luke, haren aburuz. Hala, oraindik koalizioari buruzko zalantzak dituztenei ohartarazi die datorren asteko ostirala arte dutela euren jarrera argitzeko.

Bien bitartean, ezker abertzalea urratsak egiten ari da NaBairekin akordioa lortzeko. Herenegun Xanti Kiroga ezkerabertzaleko kideak adierazi zuenNaBaiko ordezkaritza batekin biltzekoak zirela. Biltzeko gonbitari baiezkoa eman diote Aralarrek eta EAk, baina EAJk eta independenteek ez dute erantzun. Batzarraren eguna zehaztu gabe dago oraindik. Akordioa lortzeko, ezker abertzaleak «bere eskura dagoen guztia» egiteko prestasuna azaldu du, baina ez du egoki ikusten Aralarrek, EAJk eta independenteek lortutako ituna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.