Anoetako proposamena bultzatzea zen Batasunak antolatutako manifestazioaren xedea. Ildo horretatik, ezker abertzalearen xedea hurrengo Aberri Egunerako Alderdien Mahai bat eratzea dela adierazi du Otegik. Mahai hori konponbidearen alde dauden alderdi guztiekin osatu nahi dutela esan du Batasuneko bozeramaileak, hartara, bake prozesua abiatzeko.
Manifestazio jendetsua izan da; milaka lagunek egin dute bat Batasunaren deialdiarekin. Independentziaren aldeko oihuak, presoen eskubideen aldekoak, eta Jon Idigoras HBko buruzagi zenari gorazarre egiten ziotenak izan dira nagusi.
Izan ere, atzo zendu zen Idigorasen omenaldi bihurtu da nolabait gaurko manifestazioa. Manifestazioa ikurrina handi bat zeramaten hiru dantzarik irekitzen zuten, eta xingola beltz handi bat paratu diote bandera horri Idigorasen heriotzak sortutako minaren adierazle. Era berean, Orain herria, orain bakea jartzen zuen pankarta nagusia Batasuneko mahaikideek ez ezik, Idigorasen senideek ere eraman dute, politikari zendu berriaren argazki handi batekin batera. Txalo zaparrada izugarria jaso dute ibilbide guztian. Gainera, manifestazioa hasi aurretik aurreskua egin dute dantzariek Idigorasen omenez.
Sakabanaketaren salaketak ere leku berezia izan du gaurko manifestazioan. Izan ere, aste honetan Jorge Uruñuela Barakaldoko presoaren bikotekide Irantzu Abadek istripua izan du bisitatik bueltan, eta koman dago. Hori dela eta, Plaza Zirkularrean senideen istripu bat irudikatu dute hiruzpalu lagunek. Manifestazio amaieran, berriz, Otegik ez ezik, Etxerat-eko Estanis Etxaburuk hartu du hitza, eta gogor salatu ditu sakabanaketa eta haren ondorioak. Hark ere Irantzu Abad izan du gogoan.
Batasunaren manifestazioa Bilbon
Ezker abertzalearen erronka Aberri Egunerako Alderdien Mahaia abian jartzea dela esan du Otegik
Aita Donostia plazan 17:45etan abiatu, eta ia bi ordu beranduago amaitu da =i Orain herria, orain bakea =i lelo hartuta Batasunak antolatu duen manifestazioa. Arnaldo Otegi mahaikideak egin du manifestazio osteko hitzaldi nagusia. Ezker abertzalearen erronka handiena bake prozesua abian jarri ahal izateko hurrengo Aberri Egunerako Alderdien Mahaia eratzea dela esan du. Halaber, Jon Idigoras zenari gorazarre egin diote manifestazio guztian zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu