Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak bilera egin zuten atzo, eta, berri agentziek zabaldu dutenez, ETAren eta ezker abertzalearen aurka «irmo» jarraitzea adostu dute bi aldeek. Hala, ezker abertzaleari orain arte egin dioten eskaera bera egiten jarraituko dutela berretsi dute.
Bileran hitz egindakoaren berri izan duten berri agentziek azaldu dutenez, batzarrak bi zati izan ditu. Lehenengoan, lehendakariak egungo egoera politikoaren diagnosia egin dio Basagoitiri, eta bigarrenean, EAEko PPko buruak irmotasuna beharrezkoa dela adierazi dio Lopezi. Lehendakaria ados agertu da Basagoitiren proposamenarekin, PPko iturriek Efe berri agentziari azaldu diotenez. «Hurrengo aste edo hilabeteetan Batasunak egiten duena gorabehera Eusko Jaurlaritzak exijentzia demokratikoari eutsiko diola eta listoia altu izango duela adostu dute», diote PPko kideek.
Sozialistak, urduri
Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari isilik egon zedin eskatuz Jose Blanco PSOEko Sustapen ministroak eginiko adierazpenak gogor kritikatu ditu Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkideak. Haren arabera, «lekuz kanpo» daude Blancoren hitzak, eta gisa horretako adierazpenek ez dutela ezertan laguntzen esan du. Alderdi sozialistako kideei lasaitasuna eskatu die Rodriguezek.
Ezker abertzaleari eginiko eskaria berretsi dute Lopezek eta Basagoitik
Blancok Egigureni eginiko kritikak deitoratu ditu Rodriguezek, eta lasaitasuna eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu