Ezker abertzaleko kideek "espioitza politikoa" jasaten dutela salatu du Askatasunak

Polizien jarraipena, telefono entzuketak, GPS bidezko kontrola eta elkarlanean aritzeko proposamenak jasaten dituzte, besteak beste.

2008ko urtarrilaren 19a
16:30
Entzun
Ezker abertzaleko kideak "espioitza politikoaren" biktima direla salatu du berriro Askatasunak; hots, polizien segimendua, telefono entzuketak, GPS eta teknologia berrien bidezko kontrola pairatzen dituztela. Halaber, poliziek elkarlanean aritzeko proposamenak egiten dizkietela. Hogei bat lagunek parte hartu dute Donostian egin duten agerraldian, eta Leire Gonzalezek, Galder Gonzalezek eta Aitor Aranzabalek eurei gertatzen ari zaienaren berri eman dute.

Esaterako, Aitor Aranzabal Batasuneko mahaikideak agertu du poliziek etengabe jarraitzen dutela auto bidez: "etengabekoa da megane eta citroenen jarraipena. Beraien helburua bilerak harrapatu eta gure ekinbidea, jarduera politikoa , baldintzatzea da", salatu du. Aranzabalek azpimarratu du ezker abertzalearen bilera guztien jarraipena egiten dutela poliziek, eta gero informazio hori beren aurka judizialki ekiteko erabiltzen dutela. "Txosten polizialak egin, eta gero epaileen autoak egiten dituzte. Autoak irakurri besterik ez dago haietan jardura politikoa kriminalizatzen dutela ikusteko. Bilerak eta prentsaurrekoak dira gure delitu larriak".

Xabin Juaristi Askatasuneko kideak salatu du hori guztia "Estatuaren estrategia errepresiboaren" parte dela, "independentismoaren kontra egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.