Alderdi gisa desagertu egingo da Ezker Batua (EB) alderdia. Hala jakinarazi du Jose Navas koordinatzaileak. "Amaitu da bere bidaia historikoa".
Ezkerra "elkargunean" indarrak batu nahi ditu orain, eta ibilbide hori hasi du Plataforma Ciudadana eta Republicanos taldeekin. "Ezker Batua iragana da, eta Ezkerra, etorkizuna", adierazi du Navasek. Hala ere, plataforma berrian talde bakoitzak bere "izaera" mantenduko duela zehaztu du.
Ezkerra ez da hauteskundeei begira sortutako plataforma. Ez du bere burua datorren urteko bozetara aurkeztuko. "Elkargunea" herritarrei behar duen lekua emateko helburuz sortu dela adierazi du, eta 2015eko udal eta foru hauteskundeei begira herri hautagaitzen sorrera sustatuko duela jakinarazi du.
Politika
Ezker Batua alderdia desagertu egingo da, "Ezkerra elkarguneari bide emateko"
Ezkerra ez da datorren urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko; herri hautagaitzen sorrera sustatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu