BAIONA 3

Ezkerra irabazle Baiona 3 kantonamenduan

Marie-Christine Aragon eta Henri Etxeto sozialistak izanen dira Baiona 3ko kontseilari nagusiak. %52,52a lortu dute. 3.507 boz.

Henri Etxeto sozialista hizketan. BOB EDME
Nora Arbelbide Lete.
2015eko martxoaren 29a
12:23
Entzun

Parean Christine Lauque eta Yves Ugalde eskuindarrak zituzten. Hauek %47,48a jaso dute. 3.171 boz. Sozialistak baino  406 boz  gutxiago.

Abstentzioa %52,98koa izan da. 7.231 dira joan bozkatzera.  Lehen itzulian, 7.173 ziren joan bozkatzera. 58 pertsona gehiago joan dira bigarren itzulian bozkatzera. Zuriak lehen itzulian 126 ziren. Eta balio gabeak 86. Bigarren itzulian 357 zuri zenbatu dira eta 196 balio gabeak.


Gogoratu daiteke lehen itzuliko emaitzek Baionako herriko etxeko azken bozen usaina zutela. Christine Lauque eta Yves Ugalde lehen ateratzen ziren (UMP, UDI), bozen %32,83rekin. 41 boz gutxiago izan zituzten Marie Christine Aragon eta Henri Etxeto sozialistek (%32,24).

Fronte Nazionala izan zen hirugarren kantonamendu horretan, bozen %13,99rekin. Ondotik, EH Bai (%9,83); Europa ekologia berdeak (%6,41) eta ezkerreko frontea (%4,71).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.