Iratzarri Aralarreko gazte erakundeak aurtengo bere Jardunaldi Nazionaletan "ezkerreko alternatiba abertzalea" gizarteratu nahi duela iragarri gaur, Donostian, aurkezpenean. Ostegunetik igandera egingo dituzte II. jardunaldiak, Hondarribian (Gipuzkoa): eztabaidak, bideo forumak, hitzaldiak, tailerrak…
Osteguneko irekiera ekitaldian Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak parte hartuko du, ostiralean Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidearen hitzaldia izango da, igandean Patxi Zabaleta koordinatzailea izango da. Era berean, jardunaldian parte hartuko dute Galiziako ISCA gazte erakundeak (BNGren barruan dago) eta Andoni Egaña bertsolariak.
Gazteona, ezkerreko alternatiba abertzalea izango da ekimenaren leloa. “Gure ustez, lelo hori hauteskunde esparrutik atera behar da eta gizarteratu, ezkerreko alternatiba abertzalearen ideia delako nagusia eta ilusiorik gehien sortzen duena Euskal Herriko gazteriaren artean”, azpimarratu dute gaur Iratzarriko arduradunek.
politika
"Ezkerreko alternatiba abertzalea" gizarteratu nahian Aralarreko gazteak
Iratzarrik bere II. Jardunaldi Nazionalak egingo ditu ostegunetik igandera, Hondarribian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu