Azken orduko gertaeren ondorioz, Aralarreko militante talde batek publiko egin zuen atzo agiri bat, Ezkerra, Euskal Herria eta batasuna izenburupean. Bertan,ezkerrekoak eta abertzaleak diren eragileei «eta zehazki Aralarri, ezker abertzaleari eta Eusko Alkartasunari» sortu den ilusioa ezdezatela bertan behera bota eskatzen diete. Hamar sinatzaileen artean, Aralarren sorreran parte hartu zuten Miren Egaña (lehen zuzendaritzako kidea), Benito Goñi, Jose Manuel Aleman, Josu Gulina, Errapel Txokarro, Pili Muruzabal eta Jaime Izal daude—batzuek Aralar utzia dute egun—.
Agiria ez dago, berez,espresuki Aralarri zuzendua. Bertan adierazi dute aliantza politikek ezin dutela Espainiako Estatuak ezker abertzalearen legeztatzeari buruzerabakitzen duenaren menpeegon. Gaineratu duteez dela posible Nafarroan aldaketarako aukera izatea «politikoki, sozialki eta erakunde mailan» UPN, PP eta PSNren ereduari aurre egin gabe. Erabakitzeko eskubidean eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin batera «etorkizun komun batean» oinarritzen dela aldaketa deritzote.
Hala, «kezkatuta» daude azken mugimendu politikoak direla eta, klase politikoa eta herritarrak elkarrengandik urruti daudelako. Gehiengo sozial handi batek ondo ikusiko lukeen aldaketarako aliantzaren formula bati «orotariko baldintzak» jartzen zaizkiola uste dute. Negoziazioaren zailtasunak ulergarritzat jotzen dituzte. «Hala ere, litekeena da une politiko hau denbora luzean ez errepikatzea, eta hobe dugu baliatzea, etorkizunean damutu behar izan gabe». Errespetagarritzat jotzen dituzte batzuen zein besteen interesak, baina alderdiei oroitarazi diete erabakiek «epe ertaineko etorkizuna» baldintzatukodutela.
Ultimatuma EAri
Testuinguru berezi batean dator agiria. Azken 48 orduetan gertakariak arrapalada batean joan dira, eta uneotan begirada guztiak EAk zer egingo zain daude. Herenegun goizean, Aralarrek, EAJk eta NaBaiko independente talde batek ultimatum bat igorri zioten EAri,eta bertan exijitu zioten ezker abertzalearekin egindako akordioetan Nafarroari dagozkion konpromisoak «berehala» baliogabetzeko, «bereziki» Euskal Herria ezkerretik akordioari dagozkionak, urtarrilaren 10ean sinatua Gasteizen. Hori egin ezean EA «Nafarroa Baitik kanpo» geratuko dela diote. Gaur aurkeztuko da ofizialki koalizioa, eta oraindik airean dago argazki horretan EA egongo ote den.
Herenegun 11:30ean Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta Maiorga Ramirez Nafarroako koordinadoreak prentsaurrekoa ematea iragarrita zeukaten, eta minutu batzuk lehenago izan zuten ultimatumaren berri. Hala, prentsaurrekoa hamabost minutu beranduago hasi zen. Urizarrek nabarmendu zuen EAk «beti» NaBairen alde egin duela eta ez duela inoiz koalizioaren geroa zalantzan jarri. Gogorarazi zuen, halaber, NaBai «bitarteko bat» dela «sorrerako helburuak lortzeko».
Era berean, azaldu zuen Euskal Herria ezkerretik «Batasunarekin eta Alternatibarekin egindako akordio estrategiko bat» dela, baina ez duela inongo hauteskunde alorreko konpromisorik. Onartu zuen NaBai «ahalik eta zabalena» izatearen alde lan egin dutela. Bide soilik politikoen alde egindako apustuaren ondoriozezker abertzaleak koalizioan toki bat izan dezakeela deritzo. «Ez diogu inoiz inori betorik jarriko. NaBain ez zegoela alderdikeriarik uste genuen, baina alderdikeriak agertzen ari dira baita NaBain ere», azpimarratu zuen.
Iragan astean Aralarrek, EAJk eta independenteek izenpetutako akordioa onartzeko prest dago EA orain. Bertan, hurrengo hauteskundeetarako beste alderdi batek koalizioarekin bat egiteko baldintza nahikorik ez zegoela adierazten zen, eta hori onartzea eskatzen zitzaion EAri. Iragan astean ez zuen sinatu, hauteskunde zerrendak osatzeko Aralarren eta EAJren irizpide aldaketei egotzita. Orain, berriz, EA prest da, baina Aralarrek, EAJk eta independenteek ez dute nahikotzat jotzen. NaBairen alde «soilik» egiteko exijitzen diote.
Ezker abertzaleak ere gaur hitz egingo du. Atzo Txelui Morenok ohartarazi zuen EAJk Toledoko Itunarenbatzordean malgutasunez erretiro adina atzeratzearen alde bozkatu duela. «Zer aurpegirekin esango du Aralarrek Nafarroan aldaketa lortzen dela EAJrekin akordioa eginda eta ezker abertzalearekin akordioa egiteko aukera baztertuta?».
Ezkerreko indarrekin batzeko eskatu diote Aralarri hamar militantek
Sinatzaileen artean duela hamar urte Aralarren sorreran parte hartu zuen jendea dago, eta une hau baliatzeko eskatzen duteGaur aurkeztuko da ofizialki NaBai, eta EA argazkian egongo ote den zalantzan dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu