Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat izan zen abenduaren hasieran A-15 autobidean, Ezkirotz parean (Nafarroa). Bortz lagun zauritu ziren: 46 urteko emakume bat, 42 urteko bertze bat, 41 urteko gizon bat eta azken bi horien bi seme-alabak. 10 urteko semea gaur hil da, ospitalean.
Istripua abenduaren 1ean gertatu zen, 17:00 aldera, bi autok elkar jo zutelarik; horietako bat kontrako noranzkoko bideraino joan zen. Gero, kamioi batek ibilgailu horren kontra jo zuen.