Emazteari tratu txarrak eman eta labanarekin mehatxu egin izana leporatzen dio Iruñeko Udaltzaingoak gaur atxilotu duen 40 urteko gizaseme bati. Euskal Herriko hiriburu historikotik hurbil atxilotu dute, norbaitek 112 telefonoan salaketa jarri ondoren.
Emaztearen aurkako ustezko eraso eta mehatxuak astelehenean egin zituela dio Poliziak, hain zuzen ere harekin ezkondu eta biharamunera. Emakumea osasun zentro batera eraman dute, zituen zauriak artatzeko. Halere, ez du salaketarik jarri nahi izan, eta Udaltzaingoak ofizioz jokatu du ustezko erasotzailearen kontra.
Emakumeen aurkako indarkeria
Ezkontzaren biharamunean emaztea labanaz mehatxatu duen gizon bat atxilotu dute Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu