Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du ezkontza homosexualek ez dutela Espainiako Konstituzioa «desitxuratzen». Ezkontza homosexualak «eskubide konstituzionalak» dira, Espainiako arau nagusiaren «irakurketa ebolutiboa» eginda eta hura «zuhaitz bizidun» baten gisara interpretatuta.
Pablo Perez Trems epaileak idatzi du epaia, eta Espainiako Konstituzioaren 32. artikuluari heldu dio ebazpena argudiatzeko. «Gizonezkoek eta emakumezkoek, zuzenbide berdintasun osoz, ezkontzeko eskubidea dute», dio artikuluak, eta bigarren puntuak zehazten du legeak arautuko dituela ezkontza erak. Auzitegiaren arabera, konstituzioaren irakurketa «ebolutiboa» hobeto egokitzen da «bizimodu modernoaren errealitateetara».
Lau boto partikular izan ditu epaiak: Andres Ollero, Juan Jose Gonzalez Rivas eta Ramon Rodriguez Arribas epaile kontserbadoreena, eta Manuel Aragon progresistarena.
Andres Ollero eta Ramon Rodriguez epaileek adierazi dute gay eta lesbianen arteko ezkontzak arautzeak ez duela konstituzioaren irakurketa «ebolutiboa» egokitzen, epaiak azaldutako moduan, konstituzioa aldatzeko beharra sortzen duela soilik.
Ezkontzea «guztien eskubidea» dela esan du Auzitegi Konstituzionalak
Auzitegiak azaldu du gay eta lesbianen arteko ezkontzek ez dutela «konstituzioa desitxuratzen»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu