gizartea

Ezkontzen %72, zibilak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako iazko azken hiruhilekoko datuak eman ditu Eustatek.

2011ko ekainaren 10a
10:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Iazko azken hiruhilekoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ezkontzen %72 zibilak izan ziren, Eustat EAEko estatistika erakundeak gaur jakinarazi duenez. Gero eta jende gehiagok hautatzen du aukera hori.

Oro har ezkontza kopuruak behera egin zuen 2009ko aldi beretik: joan den urteko urrian, azaroan eta abenduan 1.588 izan ziren, 2009ko azken hiruhilekoan baino %9,6 gutxiago.

Beste datu batzuk: %88rentzat lehen ezkontza izan zen, 30 urtetik gorakoak ziren gizonezkoen %85 eta emakumezkoen %76, eta 1.538 gizon ezkondu ziren eta 1.548 emakume.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.