Eztanda egin ez duen lehergailu bat topatu dute Bilbon

Etxean egindakoa zen, su hartzeko likidoz, suziri batez eta bi aerosolez osatua. Parte zaharrean zegoen lehergailua, kirol apustuak egiten diren egoitza baten aurrean.

2008ko irailaren 25a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Eztanda egin ez duen lehergailu bat aurkitu du gaur 10:45ean Ertzaintzak Bilbon, etxean egindakoa. Bertan, su hartzeko likidoa zeukan txanbil bati itsatsita zeuden suziri bat eta bi aerosol, ertzainen arabera.

Parte zaharrean zegoen lehergailua, Somera kalean, kirol apustuak egiten diren egoitza baten aurrean. Ertzainek diotenez, suziria lehertu da, baina ondoren likidoak ez du su hartu.

Kale erasoekin lotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.