politika

Facebook-ek Otegiren orri berria ere kendu egin du

2010eko uztailaren 22a
16:14
Entzun 00:00:00 00:00:00
Facebook-ek Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen orri berria ere kendu egin du. Atzo zabaldu zuten ataria lagun batzuek, Facebook-ek berak aurreko orria erretiratu ostean. Honek 4.600 jarraitzaile zituen; berriak dagoeneko mila inguru.

Otegik Interneten webgune bat badu.

Iazko urritik preso dago ezker abertzaleko kidea; Logroñon orain (Espainia). Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi zuelakoan atzeman zuen Espainiako Poliziak 2009ko urriaren 13an Donostian, LABen egoitzan. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!