Faltzesko (Nafarroa) Don Diego tabernako nagusia larri zauritu zen atzo iluntzean tabernan bertan jazotako gas leherketa baten ondorioz. Nafarroako Gobernuak agertu duenez, erredurak ditu aurpegian eta besoetan, eta Iruñeko Bideko Amaren erietxean dago ingresatuta.
Gizona zauritzeaz gain, kalte materialak eragin ditu leherketak. Eztanda sortu zen aretoan butano botila bat zegoenez handik ihes egindako gasak eragin duela istripua uste dute.
Ezbeharra