Eusko Legebiltzarren kontrol saioan gaur goizean Joseba Egibar EAJko bozeramaileak Felipe Gonzalezek azaroaren 7an El País egunkarian egin zituen adierazpenek 'GAL auzian' X jauna nor zen argitzen dutela adierazi du, Gonzalez bera dela, "behin terrorista ez izatea erabaki zuelako".
Egibarrek Patxi Lopezi zuzendutako galderan salatu duenez, "adierazpen horiek baino gutxiagogatik jendea kartzelan, enpresak itxita eta alderdiak legez kanpo daude", eta Gonzalezek esandakoak esan ondoren, horiekin dagoen inpunitatea salatu du. Gainera, GALen 27 heriotzetatik zenbat argitu diren galdetu du. Horregatik egia ezagutu dadin iniziatiba hartzeko eskatu dio lehendakariari
Bere erantzunean deliturik ikusten badu, epaitegietan salaketa bat jar dezala esan dio Patxi Lopezek. "Edozein ekintza Zuzenbide Estatuaren baitan egin behar da, ez hortik kanpo". Gainera, "iraganeko mamuak" ez aztoratzeko esan dio, eta "askatasuna eta Zuzenbide estatua babesteagatik, eskoltarekin" bizi diren politikariak laguntzera deitu du.
"Zigortutako iragana"
Egibarren galdera sortu zuten ekintzak zigortuta daudela esan du Lopezek: "Zigorrak jarri eta ardurak argitu ziren". Gainera, PSOE auzi horretan ezin dela susmopean jarri gaineratu du, eta bere alderdiak "alderdikide asko" galdu dituela bidean, "Euskadi, askatasuna eta Zuzenbide estatusa babesteagatik.
Eusko Legebiltzarra
Felipe Gonzalezen adierazpenetan delitu zantzurik ikusten badu, salaketa jartzeko esan dio Patxi Lopezek EAJri
Joseba Egibarrek Eusko Legebiltzarrean esan du Gonzalezek esandakoa baino "gutxiagogatik jendea kartzelan, enpresak itxita eta alderdiak legez kanpo" daudela. Lehendakariari egia ezagutu dadin ekimena hartzeko eskatu dio. Lopezek "zigortutako iragana" dela adierazi du, eta bere alderdia ezin dela auzi horretan susmopean jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu