Berria Telebistako Esan ahala saioan feminismoaren gaineko gogoeta egin dute Josebe Iturrioz Medea taldeko kideak eta Miren Aranguren Bilgune Feministako kideak. Mahai-ingurua BERRIAren paperezko edizioan irakurri ahalko da bihar. Eta, era berean, bihartik aurrera ikusi ahalko da mahai-ingurua osorik BERRIA.INFOn. Idurre Eskisabel kazetariak gidatu du solasaldia. Hamaika Telebistak astearte gauean emango du mahai-ingurua.
berria telebista