Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu ditu topaketak, baina talde horretatik azaldu dutenez, mugimendu feministan dauden kultura eta estilo diferenteentzako bultzada bat izan nahi dute. Hain zuzen ere, ekitaldietan zein gonbidatuen artean pluraltasunaerrespetatzen eta bultzatzen saiatu direla azpimarratu dute.
Hitzaldiek, mahainguruek, tailerrek, atalkako mintegiek… osatzen dute Emakume Abertzaleen II. Topaketa Feministaren mamia. Hainbat arlotan aritzen diren emakumeek parte hartuko dute: hala nola, Loli Astoreka aktoreak, Arantxa Iturbe idazleak, Mertxe Aizpurua 'Gara'-ko zuzendariak, Estitxu Arozena bertsolariak, Zea Mays musika taldeko Aiora kantariak, Leire Agirre eskalatzaleak, Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohiak, unibertsitateko hainbat irakaslek, sindikalistek…
Gizartea