Finantzaketa publikoari eutsi ahal izan diote
Hego Euskal Herrian, Opus Deirekin erlazionatutako zortzi ikastetxe daude: Nafarroan bi (Redin-Miravalles eta Irabia-Izaga); Bizkaian lau (Gaztelueta, Munabe, Arangoya eta Aralde) eta Gipuzkoan bi (Erain eta Eskibel). Nafarroako bi ikastetxeek gela mistoak antolatzeko konpromisoa hartu zuten, baina Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren ikerketa batek egiaztatu zuen Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek ez dutela ikasgela mistorik Batxilergoan. LOMLOE legeak behartzen duenez, parlamentuan aldarrikatu da finantzaketa publikoa eten beharko litzaiekeela, baina gobernuak ihardetsi du ituna «LOMLOEren aurretik» egin zela eta aldaketa apurka egin behar dutela. EAEn, iragan ikasturtean 10,6 milioi euro jaso zituzten. LOMLOE bete ezean finantzaketa publikoari eutsiko ote dioten galdetuta, ekainean Jokin Bildarratz sailburuak aukera irekita utzi zuen lehen aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu