Katalunia

Finantziazio eredua hobetu ezean PSOEk eta CiUk hitzartutako Estatutuari ezetz esango dio ERCk

Finantziazio eredua "nabarmen hobetu ezean" ERCk ez du bat egingo PSOEk eta CiUk hitzartu duten Estatutu proposamenarekin. Bi alderdi horiek erabakitako testua Kataluniako Legebiltzarrak onartu zuen proposamenetik urrun dagoela adierazi du Joan Puigcercos ERCko idazkari nagusiak, eta ez dela Estatutu berri bat, "erreforma mengel bat" baizik. Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea Artur Mas eta Joseo Antoni Duran Lleida CiUko buruekin batzartu da gaur goizean, atzo iritsitako akordioa berresteko.

2006ko urtarrilaren 23a
15:33
Entzun
"PSOEk eta CiUk egin dute hitzarmena akordio txarra da Kataluniarentzat, eta egun dagoen bezala ERCk ezin du babestu", adierazi du Puigcercos ERCko idazkari nagusiak alderdiaren zuzendaritzak egin duen batzarraren ostean.

Bereziki, finantziazio eredua hobetu behar dela nabarmendu du ERCk, PSOEk eta CiUk onartutako hutsaren hurrengoa iruditu baitzaie. Nolanahi ere, negoziatzen jarraituko dutela iragarri dute, testu hobe bat lortzeko.

Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea Artur Mas eta Josep Antonio Duran Lleida CiUko buruzagiekin bildu da gaur, bi alderdien artean atzo hitzartutako akordioa berresteko. Goiz osoan zehar hitzartutako Estatutu proposamenaren onurak nabarmendu dituzte PSOEko zein CiUko hainbat buruzagik.

Josep Pique Kataluniako PPko buruak, berriz, alderdiaren lerro ofizialak zertxobait bazterrera utzi, eta hitzartutako testu horretan puntu onargarriak badaudela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.