politika

Fiskalak 7 eta 9 urte arteko kartzela zigorra eskatu du Askatasuna eta D3M kasuko 13 lagunentzat

Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa, Fernando Antia eta Aitor Liguerzanaren aurka egin du, ETAkoak direlakoan edo honi lagundu diotelakoan.

2010eko uztailaren 21a
16:07
Entzun
Vicente Gonzalez Mota Espainiako fiskalak zazpi eta bederatzi arteko espetxe zigorra eskatu du Askatasuna alderdi politikoaren eta Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataformaren kontrako auziko hamahiru lagunentzat.

Bederatzi urtekoa Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta eta Zuriñe Zorrozuarentzat, ETAko kide direlakoan.

Zazpi urtekoa, berriz, Jose Antonio Munduate Askatasuneko presidente, Xabier Isasa idazkari, Fernando Antia eta Aitor Liguerzanarentzat, ETArekin kolaboratu dutela egotzita.

Espainiako Auzitegi Gorenak Askatasuna eta D3M legez kanpo utzi zituen iazko otsailaren 9an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik, Batasuna legez kanpoko alderdi politikoaren aginduetara aritzea leporatuta. Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen epaia otsailaren 12an. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako martxoaren 1eko bozetan D3Mren baliogabeko paperak bozkatuz 100.924 boto izan ziren; D3Mri zazpi eserleku egokituko litzaizkioke eta legebiltzarraren osaera bestelakoa litzateke -PSEk eta PPk ez lukete gehiengo osoa, gaur bezala-.

Aurretik, urtarrilaren 23an, kasu horiekin lotuta zortzi euskal herritar atxilotu zituen Espainiako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.