poliTIKA

Fiskaltza, Egiguren defenditzen

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatu dio ez dezala Voces Contra el Terrorismok PSEko presidentearen kontra sartutako helegitea onartu. Fiskalak gogoratu du gobernuak "bizikidetza sozial ordenatua lortzeko elkarrizketak" izatea ezin dela kriminalizatu.

2010eko azaroaren 15a
16:23
Entzun
Daniel Campos Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Pablo Ruz epaileari eskatu dio ez dezala Voces Contra el Terrorismo elkarteak Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen aurka sartutako helegitea onartu. Aipatutako elkarteak ETAri laguntzea eta biktimak mespretxatzea egotzi dio Egigureni, honek laSextan egindako adierazpenak baliatuz.

Fiskalaren ustez, "Francisco Jose AlcarazVoces Contra el Terrorismo elkarteko presidenteak ezin du esan Egigurenek terrorismoa goresten duenik". Izan ere, Camposek iritzian, ETAren bukaera lortzen denean "pozik" izango da PSEko burua, honek aitortu izan duenez.

Gainera, fiskalak gogoratu du Auzitegi Gorenaren epai baten arabera Espainiako Gobernuak "bizikidetza sozial ordenatua lortzeko elkarrizketak" izatea ezin dela kriminalizatu.

Atzo zortzi laSexta telebista kateko Salvados programan Egigurenek aitortu zuen aurreko bake prozesuan ETArekin izandako elkarrizketetan Josu Urrutikoetxea ezagutzera heldu zela eta elkarrekin-eta bazkaldu izan zutela. Ez zuen esan, ordea, laguna duenik, batzuek leporatu duen bezala.

PSEko buruak laSextan esandako batzuek polemika handia piztu dute (saioa osorik hemen). "Euskal legealdi honetan bukatuko da [ETAren] indarkeria", "hemen ez dago besterik, ez da beste prozesurik izango. Abenduan hitz egingo dugu; orduan emango du ETAk su-eten egiaztagarria, ezker abertzaleak alderdia sortzeko estatutuak aurkeztuko ditu...", "lurrikara gertatzen ari da ezker abertzalean, eta Batasunak erabakita du politika baino ez egitea. Barne eztabaidaren ondoren Batasunak agintzen du eta ez ETAk" edota "Euskadin bizikidetza lortzea nolabait errazago izango da" esan zuen Salvados saioan.

PPk Egiguren PSEko presidente kargutik kentzeko eskatu dio PSOEri. El Mundo egunkariak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.