euskal presoak

Fiskaltzak Antton Troitiño kartzelan nahi du berriro

Presoa atzo utzi zuten aske, Auzitegi Nazionalak defentsaren helegite bat onartuta. Fiskalak dio 2017ra arte egon beharko lukeela espetxean. 

2011ko apirilaren 14a
17:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Antonio Troitiño Arranz euskal presoa (Donostia, 1957) aske uzteko erabakiaren kontra egin du, eta esan du kartzelan 2017ra arte egon beharko lukeela. Huelvako kartzelan (Espainia) zegoen gaur egun. 

Troitiño libre gelditu zen atzo arratsaldean, 24 urtean preso izan ondotik. Berez 2011ko urtarrilaren 4an behar zuen aske, baina 2017ra luzatu zioten zigorra, Auzitegi Goreneko doktrina berezi bat aplikatuta. Defentsak helegitea aurkeztu zuen, eta espetxealdian behin-behinean emandako denbora zela-eta aske uzteko eskatu, eta auzitegiak ontzat jo zuen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo zioenez.

Goizeko laurak aldera heldu da Donostiara Troitiño, eta harrera egin diote Intxaurrondo auzoan –aurreskua, bertsoak, loreak...—.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA