Espainiako Auzitegi Nazionaleko Vicente Gonzalez Mota fiskalak Batasuna alderdi politikoaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu dio auzitegi bereko Zigor Salako bigarren atalari, ustez Batasunekoak diren 40 arduradun epaitu ahal izateko. Izan ere, haren ustez, Batasuna "ETAko parte da".
Fiskaltzak dio beste hiru auzipetu ere badaudela kasuan, baina bat hilda dagoela -Jon Idigoras; 2005ean zendu zen-, beste bat ihes eginda -Josu Urrutikoetxea- eta beste bat Frantzian preso -Jon Salaberria-. Idigorasen auzia artxibatu egingo dute.
Akusazioak eta defentsak hogei eguneko epea izango dute ahozko epaiketa zabaltzeari buruzko azalpenak emateko, eta ondoren erabakiko du Zigor Salak zer egin.
Batasunaren aurkako auzia Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak hasi zuen orain dela sei urte, eta Auzitegi Gorenak alderdi politikoa legez kanpoko jo zuen 2003an.
Legez kanporatzeak
Fiskaltzak Batasuneko ustezko 40 arduradunen kontrako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu