politika

Fiskaltzak esan du Bilduren kontrako salaketa aztertuko duela

Dignidad y Justiciak Bildu legez kanpo uzteko 90 arrazoi aurkeztu ditu. Alderdien Legearen baitan hartuko ditu erabakiak Fiskaltzak.

2012ko uztailaren 18a
21:02
Entzun

Eduardo Torres-Dulce Espainiako Fiskal Nagusiak adierazi du Dignidad y Justicia' Bilduren aurka jarritako salaketa aztertuko duela. "Behar izango balitz", Alderdien Legearen arabera "neurriak hartzeko" prest dagoela erantsi du Torres-Dulcek gaur, Coruñan (Galizia).

Dignidad y Justicia elkarteak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzeko emandako epaiaren arabera Bildu legez kanpo uzteko nahikoa argudio liratekeen 90 arrazoiren zerrenda aurkeztu du salaketa horretan. Konstituzionalak berriki Sortu legeztatzeko erabilitako irizpideak oroitu ditu, baita hura atzera ere ilegalizatzea eragingo luketen argudioak ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.