Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Herri Batasunaren (HB) 30. urteurreneko ekitaldia debekatzeko eskatu dio gaur Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileari. Bihar ospatzekoa da ekitaldi hori Durangon (Bizkaia), Erakustazokan 17:30etik aurrera, baina Fiskaltzak “terrorismoa goresteko” delitua egon daitekeela ikusten du.
Fiskaltzak ekitaldiak eta harekin lotutako pertsonek Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna alderdiekiko “lotura ezaguna” daukatela dio, eta, ondorioz, ekitaldia debekatzeko “beharra” deritzo.
Epaileak, iturri juridikoen arabera, bihar hartuko du erabakia.
1978ko apirilaren 27an sortu zuten Herri Batasuna, Altsasun (Nafarroa), eta 2003ko martxoaren 17an legez kanpo utzi zuen Espainiako Justiziak.
Politika