Fleuryko espetxeko euskal presoen senideek arazoak izan zituzten joan den larunbatean bisita behar bezala egiteko. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez, atzerapenarekin atera zituzten bisitara: Aitzol Etxaburu eta Ugaitz Astiz 45 minutu berandu, eta are beranduago, handik 20 minutura, Alex Akarregi eta Iñaki Iribarren. Gainera, espetxezain batek miatu egin nahi izan zituen. AAMren arabera, espetxezain horrek jarrera bereziki gogorra du euskal presoen kontra.
Bitarte horretan, mintzalekuetan itxita zeuzkaten preso horien guraso eta senideak. Hainbeste denboraz egoera horretan egon behar izatearen ondorioz, antsietate krisia izan zuen Akarregiren amak. Aitak larrialdietako txirrina jotzeari ekin zion, baina inork ez zuen erantzuten. Azkenean, mintzalekuko kristala hautsi behar izan zuten ateratzeko. Beste presoen senideak ohartu ziren zer gertatzen zen, eta haiek ere atea jotzeari ekin zioten.
Istilu hori guztia sortzean iritsi ziren espetxezainak, eta Akarregiren ama ondoezik zegoela ikusi arren "barre" besterik ez zuten egin, AAMren arabera.
euskal prEsoak
Fleuryko espetxean jasotzen ari ziren tratuaren ondorioz, antsietate krisia izan du preso baten amak
Ondoezik zegoela ikusi zuten arren espetxezainek "barre" besterik ez zutela egin salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu