Abokatuak zioen zigorra bertan behera utzi behar dela frogarik ez dagoelako. Pablo Ibarri 1994ean izandako hilketa bat leporatzen diote. Urte hartan bi emakume eta gizonezko bat hil zituzten Floridan apartamentu batean.
Kamera batek grabatu zuen hilketa eta hiltzaileek aurpegiak tapatuta zeramaten arren une batean hiltzaileetako baten aurpegia agerian geratu zen. Bideoan ikus zitekeen aurpegia berea zelakoan atxilotu zuten Ibar eta grabaketa hori da euskal jatorriko gaztearen aurkako heriotz zigorrari eusteko froga nagusia.
Pablo Ibarrek beti ukatu du hilketa hartan parte hartu zuenik baina epaitegiaren iritziz kamerak jasotako irudietan agertzen dena bera da; horretan oinarrituta eman du gaurko epaia. Peter Raben Ibarren abokatuak behin eta berriz salatu du bideo horren kalitate txarra.
Ibarren senideek penaz hartu dute gaurko epaia. Izan ere, duela hilabete Seth Peñalver, hilketa berdinarengatik Ibarrekin batera zigortuta zegoen beste laguna errugabetzat jo zuen epaimahaiak. Peñalverren aurkako epaiketa bertan behera geratu zen irregulartasunak izan zirelako. Familiakoek zuten itxaropen apurra zapuztu du gaurko erabakiak.
1996ean egin zieten lehenengo epaiketa Penalverri eta Ibarri eta bertan behera geratu zen lekukoen kontraesanak zirela-eta. 2000. urtean bi epaiketa egin zizkieten eta bietan ezarri zieten heriotza zigorra.
Gaurko ebazpenaren ostean, Ibarrek 15 eguneko epea du helegitea aurkezteko aukera du erabakia aztertu dezaten.
Ibar Floridan (AEB) jaio zen 1972an. Candido Ibar Aspiazu euskaldunaren semea da eta Jose Manuel Ibar Urtain bozeolari ezagunaren iloba.
Giza eskubideak
Floridako gorteak berretsi egin du Pablo Ibarren aurkako heriotz zigorra
Abokatuak froga ezagatik zigorra bertan behera uzteko helegitea aurkeztu bazuen ere Gorenak ez du abokatuaren helegitea onartu eta eutsi egin dio heriotz zigorra ezartzeko erabakiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu